Udal Musika Eskolako lau klarinete-jole garaile Zumaiako lehiaketan

Xabier Lasa 2021ko ots. 22a, 13:28

Andoaingo Udal Musika Eskolako klarineteko lau ikaslek (Oihane Tellechea, Inge Azpiroz, Iker Gorospe eta Martin Sanchez) laukote modalitateko lehiaketa irabazi zuten Zumaian, atzo ospatu zen XIX Klarinete Maratoian. Ikasleek, beren irakasle den Mikel Emezabalek Beethovenen abesti sinfonikoekin egindako moldaketa interpretatu zuten; konposatzailea gogoan hartu zuten horrela, berriki bere jaiotzaren 250. urteurrena ospatu dela-eta. Hain zuzen, Beethovenen 5. sinfoniaren 1. mugimenduaren gai nagusia, eta, sinfonia beraren azken mugimenduarena den 9. sinfoniaren Alaitasunaren ereserkia jo zituzten. Argazkian, laukotea Mikel Emezabal irakaslearekin Zumaian, saria jaso osteko poza antzematen zaie. Zorionak, boskote!

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!