Bekoplazako garbileku zaharra eraisten hasi dira gaur goizean. Orain ehun bat urte eraiki zuten garbilekua, eta inguruko emakumeentzat ohiko tokia izan zen urtetan, arropak-eta garbitzeko. Ura herriguneko etxebizitzetan sartzen hasi ziren arte egon zen erabilgarri. Geroztik, utzita zegoen. Leitzaran ibai ondoan proiektatuta dagoen pasealekua egiten ari direla-eta ekin diote gaurko eraiste lanari.
2021 ots 25 Andoain