La Oreja de Van Goghen entsegu orokorra ikusteko sarrerak zozketatuko dira

Aiurri 2021ko mar. 2a, 12:56

La Oreja de Van Gogh taldeak bira berriaren nondik norakoak prestatuko ditu Basteron. Taldea "Un susurro en la tormenta" disko berriaren aurkezpen teknikoa prestatzen ari da Andoainen, eta martxoaren 10eko entsegu orokorra ikusteko pase esklusiboak zozketatuko dira.

Hitzordu berezi honetara publiko gisa joan nahi duten andoaindarrek martxoaren 4ko 24:00ak baino lehen eman beharko dute izena Udalaren webgunean sarreren zozketan parte hartzeko.

Izen emateko aukera esteka honetan: https://www.andoain.eus/eu/la-oreja-de-van-gogh 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!