Hainbat emakumek jasan dituzten mehatxuak salatzeko elkarretaratzea egin da Goikoplazan

Mikel Arberas 2021ko mar. 2a, 21:12

Jendetza bildu da Andoaingo Asanblada Feministak deitu duen elkarretaratzera. Azken hilabeteetan gizonezko batek hainbat emakumeri egindako jazarpena salatzeko egin da bilkura.

 

Ehundik gora herritar bildu dira arratsaldeko 19:00tan gizon batek egindako jazarpen ekintzak salatzeko eta kaltetuei elkartasuna adierazteko. Andoaingo Asanblada Feministak azaldu duenez, "Azken hilabeteetan, Andoainen bizi den gizon batek jazarpen eta mehatxu matxista larriak egin dizkie Andoaingo hainbat emakumeri".

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!