Hamabi metroko erratza, Udaletxea garbitzeko

Aiurri 2021ko mar. 4a, 09:53

Gaur udaletxean behargina lanean ari zen, 12 metroko erratzarekin. Goiz osoa emango du eraikinaren lau aldeak garbitzen. Fisikoki nekagarria den ariketa da. Alemaniatik ekarritako makinak ura eta xaboia presiopean nahasten ditu, eta beharginak paretak eta kristalak garbitzen ditu 12 metroko erratzarekin.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!