M8 - 2021

"Pausoz pauso" ekitaldi berezia, larunbat honetan Basteron

Jon Ander Ubeda 2021ko mar. 5a, 10:10

Aurtengo ekitaldi guztien artean bada bat xarma berezia zuena: Pausoz pauso martxa-kalejira. Hamargarren edizioa ospatu behar zen 2021 honetan, baina pandemiak bere horretan egitea galerazi du. Ordezko ekitaldia antolatuko dute Basteron.

Aurtengoak hamargarren edizioa behar zuen izan, baina agerikoak diren arrazoiak tarteko ekitaldi sinbolikoa antolatuko da. Basteron ipini dute hitzordua, larunbat honetan eguardiko 12:00etatik aurrera. Kultur ikuskizuna izango da, Pausoz Pauso kalejiraren garrantzia azpimarratzeko baliagarria izango dena. Oraindik orain gogoan izango dituzte emakumezko askok, lehen edizio hartan Jone Larrañaga ekitaldiko aurkezleak irakurri zuen adierazpena: "Martxoak 8 egin berriak ditu, eta 8 emakume bildu ditugu gaur hemen. Eta haien altzoan 80 ekarri. Eta haien bitartez 800 gogoratu. Eta 8.000ren lana azpimarratu, akaso 80.000rena. Zenbat emakume biziko zen gure herrian? Denak gogoan izan nahiko genituzke. Guzti-guztiak. Itzalpean izan diren guztiak atera nahiko genituzke argitara. Atera plazara, gaur gizon eta emakume, haur, gazte eta helduk bete dugun plaza honetara". Adierazpen hori Goikoplazan irakurri zuen, berdintasunaren aldeko ibilbidea osatu ostean. Geroztik, Bastero plazatxotik atera eta herrigunean barrena ibilbidea egin izan da.

Ekitaldia gogoan hartuta, datozen egunetan paneltxoak ipiniko dituzte ibilbide osoan zehar. Edizioz edizio protagonista izandako emakumeen irudiekin osatutako muntaia izango da.

Andoainen bertan sortutako ekitaldia da "Pausoz pauso" ekimena, ariketa bikaina jende arruntaren ahalduntze bidean.

Pausoz pauso ekitaldiko protagonistak

2020 | Teresa Echavarri, Mila Garralda eta Laura Martinez, Mari Karmen Txapartegi, Albra Rodriguez, Arantxa Garmendia, Lidia Egido, Mertxe Belamendia, Josefa Pereira eta Valeria Viguera.

2019 | Maria Lazaro, Paula Nogales, Yolanda Canora, Andoaingo Musika Banda Errepublikarreko emakumeak, Ane Jalon, Julia Corbo Bonilla, Izaskun Jauregi, Asun Garcia “Txonci” eta Andoaingo Asanblada Feminista.

2018 | Rosi Agirre, Goyita Zubillaga, Marisol Fernandez, Miren Erkizia, Izorne Tena, Miren Dominguez, Susana Cencillo, Ainhoa Zabala, Ihintza Oiartzabal, Maite Olmeño, Marta Diez, Nora Mendizabal.

2017 | Beatriz Amondarain, Miren Etxezarreta, Maite Belamendia, Angela Velo, Deiadar elkartea, Eva Gutierrez, Toñi Lopez, Haize Irulegi, Kontxi de la Fuente, Batukada feminista.

2016 | Milagros Sorrarain, Tere Otamendi, Itziar Gorostegi, Juanita Ikutza, Beatriz Garcia, Karmina Dominguez, Ixiar Arin, Marga Oyarzun, Gaztelekuko pala taldeko emakumeak.

2015 | Ixiar Oiartzabal,
Maria Ormazabal, Maria Erkizia, Ambrosia Ponce, Rosario Guiu. Elena Lertxundi, Galardiko hezitzaile emakumeak,
Alberto Agirre abesbatzako emakumeak, AEKko irakasle emakumeak, Rosa Luena, Eva Pelaez, Axeri dantza taldeko emakumeak.

2014 | Maria Luisa Gabirondo, Mertxe Saldias, Marikruz Lekuona, Ines Lekuona, Ana Maria Iribarren, Arantzazu Mujika, Ariane Kamio, Olaia Kamio, Olinda Monteiro, Maria Luisa Etxeberria, Toñy Abelló, Anabel Fernández, Antonia Ayerbe, Amaia Arsuaga, Nerea Arsuaga.

2013 | Dolores Iztueta, Begoña Tolaretxipi, Irene Arregi, Niko Langara, Mª Cruz Bidarte, Rosario Río, Esperanza Rodríguez, Maialen Santa Kruz, Ixiar Eizmendi, Leire Aizpurua, euskara transmititu duten amak.

2012 | Felicitas Irigoras,
Jone Aldaz, Maria Jesus Fernández, Juanita Sancho, Teresa Régil, Nuria Serrano, Izaskun Beneitez, Ainhoa Aiertza, Maixabel López de Arregi, Ane Huizi, Alaine Jauregi, Elixane Jauregi, La Salle-Berrozpe, Aita Larramendi Ikastola eta Ondarreta ikastetxeko ikasleak.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!