2021/03/26 19:00 - 20:00

Kontzertua

'Loreak eta zauriak' musika-kontzertua

'Loreak eta zauriak' musika-kontzertua
Andoain

“Loreak eta zauriak” Xabier Lete omendu nahi duen diziplina-arteko emanaldi bat da. Baina ez du omendu bakarrik egin nahi. Elkarrizketa bat gorpuztu nahi du Xabier Letek lehendabiziko kantuak idatzi zituen garaiaren eta gaur egungo munduaren artean. Eta elkarrizketa, baita Xabier Letek beregan Bildu zituen bertso munduaren eta musika munduaren artean ere.

Bere kantuak gogoratzeaz gain, bere kantuen eta bere melodien bidez gaur egun bizi dugun jendarteari begiratuko dion proposamen bat da “Loreak eta zauriak”. Bertsoz, kantuz eta hitz lauz 70eko hamarkadatik 2021era, bizitzatik heriotzara “ni”-tik “gu”-ra eta Xabier Letetik gugana bidaiatuko dugu.

Joserra Senperena piano-jotzailea, Xabier San Sebastian kantaria, Quico Pugés biolontxelo-jotzailea eta Beñat Gaztelumendi bertsolaria.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!