Pilota mundua

Nora Mendizabal eta Naroa Agirre txapeldunorde Gipuzkoako Klub Arteko txapelketan

Aiurri 2021ko mar. 22a, 10:09
Argazkia: Danbolin.eus

Andoaindarra zer esana ematen ari da azken hilabeteetan. Izan ere, maila altuko txapelketa ugari jokatzen ari da. Hitz gutxitan, ibilbide interesgarria egiten ari da pilota munduan. 

Gipuzkoako Klub Arteko txapelketako finala jokatu zuen. Miren Larrarte eta Mirian Arrillagaren aurka jokatu atzo goizean, Azpeitiko Izarraitz pilotalekuan. 22-9 galdu zuten Anoetako bikotearen aurka. Galdu arren, maila izugarria erakutsi zuten Mendizabal-Agirre bikoteak.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!