Lehiaketan Beterri-Aiztondoko 16 urtetik gorakoek parte har dezakete. Sari bakarra dago, 350 eurokoa. Eta lanak aurkezteko epea apirilaren 16an bukatuko da.
Edozein diseinu teknika erabili ahal izango da, baina formatuak eskalagarria izan beharko du. Logotipoarekin batera, lanari buruzko azalpenak ematen dituen dosier txiki bat aurkeztuko da, honen erabilera ezberdinekin.