Euskaldunak kanpusa antolatu du Ubitarten egunotan, gaztetxoei begira

Xabier Lasa 2021ko api. 8a, 18:41

8 urtetik 12 urte bitarteko gaztetxoentzat kanpusa antolatu du egunotan Euskalduna futbol taldeak Ubitarte zelaian. Zortzi begiraleen ardurapean eta seiko taldeetan banatuta, ia 100 neska-mutil denetik ari dira jorratzen kanpusean: jolas ludikoak, kirol elikadura, futbola lerrokako lana, entrenamendu tekniko-taktikoa, abilezia frogak, erremate lehiaketa... Ander Setien begiraleetako batek azalpenak eman dizkio Aiurriri, ondorengo bideoan:

 

Erlazionatuak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!