"Ibili Andoain" ekimenak asteazkeneroko hitzorduari eusten dio

Xabier Lasa 2021ko api. 14a, 11:57

Adineko jende mordoska bildu da Goikoplazan gaurkoan ere, "Ibili Andoain" ekimenari erantzunez. Parte-hartzaileek ibilbide -laburra, ertaina eta luzea- egiteko aukera edukitzen dute. Jarduera fisiko osasungarria bultzatzeko eta adinekoen arteko gizarte-harremanak erraztea ditu helburu ekimenak, Andoaingo Udalak eta gizarte eta kultura arloko hainbat elkartek bultzatuta.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!