Bandera errepublikanoa udaletxeko balkoian ipini dute

Xabier Lasa 2021ko api. 14a, 13:35

Andoaingo zenbait herritarrek Errepublikaren bandera gorri-hori-morea udaletxeko balkoian ipini dute, gaur goizean. Gogoratu dutenez, orain 90 urte, 1931ko apirilaren 14an, estatu osoan Errepublikaren aldeko hautua egin zen, Alfonso XIII. monarka borboiak eta Primo de Rivera militarrak inposatutako diktadura atzean utzi eta gero. 1936ko uztailaren 18tik aurrera frankismoak zapaldu zituen errepublikano eta abertzaleak goraipatu dituzte, eta aldi berean, Errepublikak sistema demokratiko gisa daukan gaurkotasuna aldarrikatu dute.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!