Oroituz elkartearen ekitaldia, larunbatean

Aiurri 2021ko api. 15a, 12:09

Eguerdiko 12:00tan hasiko da Etxeberrietako Alfaro plazan, eguraldia lagun izanez gero.

Frankismoak Andoainen erail zituen herrikideen alde ekitaldia antolatu ohi du Oroituz elkarteak. Iaz, erabateko konfinamenduan, bertan behera geratu zen. Aurtengoan ekitaldia antolatu nahi dute, Osasun Sailak ezarritako neurri guztiak betearaziz. Txalaparta, dantza eta bertsoa izango dira aurtengo ekitaldiaren osagaiak. Aurrekoak baina xumeagoa bada ere, ekitaldia antolatzen jarraitu nahi dute. Larunbatekoa aurrera eramatea, beti ere, eguraldiaren araberakoa izango da. "Goiztirian" eskultura parean izango da ekitaldia, eguerdiko 12:00tan hasita.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!