Dokumentala Basteron, EH Bilduren eskutik

Aiurri 2021ko api. 16a, 09:00

"Hamar urte baino ez" dokumentala igande honetan eskainiko dute, eguerdiko 12:00tan hasita.

'Hamar urte baino ez' EH Bilduren ibilbidea laburbiltzen duen ikus-entzunezkoa da, eta igande honetan Bastero Kulturgunean eskainiko dute. Eguerdiko 12:00tan hasiko da eta ikusteko gonbidapena behar da. Andoaingo EH Bilduk emailera idazteko deialdia egin du (ehbilduandoain@gmail.com).

Larraitz Ugarte EH Bilduko kideak hauxe adierazi zuen, aurkezpen ekitaldian: "Azken 10 urteetan egin duguna izugarria da, eta hori da 'Hamar urte baino ez' dokumentalak jasotzen duena. Sentimendu eta une epikoz betetako ikus-entzunezkoa da".

Juan Karlos Izagirre Donostiako alkate-ohiak egindakoa balioan jarri nahi izan zuen: "Egindakoak eta egiten ari garenak balorean jarri, eta itxaropenez hurrengo hamarrak margotzeko eta ilusioz ekiteko indarrez".

Hogeita sei elkarrizketa bildu dituzte dokumentalean. Besteak beste, hizlari agertuko dira Joseba Asiron Iruñeko alkate ohia, Juan Karlos Izagirre Donostiako alkate ohia, Martin Garitano Gipuzkoako Foru Aldundiko Ahaldun Nagusi ohia, Jon Iñarritu senataria, Mertxe Aizpuru diputatua edota Mikel Otero legebiltzalkidea.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!