Covid19 | Datuak egunez egun

Ostiraletik igandera 13 kasu positibo agertuz gero, datorren astean Andoainen itxiera perimetrala ezarriko dute

Aiurri 2021ko api. 16a, 13:28

Bi egunetan 11 kasu positibo agertu dira, azken egunetako bataz bestekoa pittin bat igoz. Horrek, halabeharrez, 400eko intzidentzia-tasara gerturatuko du Andoain. Asteleheneko emaitzaren arabera, Osasun Sailak zein herri itxiko dituen erabakiko du. Beraz, datozen hiru egunetako emaitzak erabakiorrak izango dira.

Ostiraletik igandera 13 kasu positibo agertuz gero, datorren astean Andoainen itxiera perimetrala ezarriko dute.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!