Galardi Udal Haurtzaindegiaren irudi berria

Aiurri 2021ko api. 24a, 09:27

Nerea Ormaetxea andoaindarrak egin du diseinua. Udalak adierazi duenez, “Aspalditik ari zen aztertzen Galardiko Udal Haurtzaindegiak erreferentziazko logotipo edo irudi bat izateko beharra, andoaindarrek eta erabiltzaileek hezkuntza-azpiegiturarekin erraz identifikatzeko aukera izan zezaten”.

Galardiren irudi berria Nerea Ormaetxea Amiama 26 urteko andoaindarrak diseinatutakoa dela ebatzi du. Hautatutako proposamenaren izenburua "ikusi eta ikasi" da, eta geometria aldakorreko hainbat pieza koloretsu gainjartzen dira. Egileak saria jaso du Txitxu Ruiz Hezkuntza eta Kultura zinegotziaren eta Garbiñe Ochandorena eta Cristina Muñoz haurtzaindegiko arduradunen eskutik.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!