Andoaingo Udaleko sail ezberdinek elkarlanean antolatu dituzte haur eta nerabeei bideratutako ekimen horiek. Maider Lainez Andoaingo Alkateak, Mari Jose Izagirre Sustapen ekonomiko, Enplegu eta Gazteria zinegotziak, Oscar Mendo Jarduera Fisiko eta Kirol zinegotziak eta Miren Agirrezabal Allurralde Kiroldegiko idazkariak aurkeztu dituzte ekimenak, udaletxean eguardian egin duten agerraldian.
COVID19ari aurre egiteko osasun neurri guztiak bermatuko dira ekimen horietan guztietan, eta besteak beste, taldeak txikiagoak izango dira. Aire zabalean egingo dira ahalik eta jarduera gehien.
Hona laburki, zenbait datu jakingarri:
Kirol Jarduerak:
- Igeriketa: 2009 eta 2017 artean jaiotakoak.
- Goizean kirolean: 2009 eta 2013 artean jaiotakoak.
- Tenisa: 2005 eta 2013 artean jaiotakoak.
- Bizikleta+kirola: 2005 eta 2008 urteen artean jaiotakoak.
Goazen Jolastera:
- 2013 eta 2018 urteen artean jaiotakoak.
- Ekainak 28tik uztaila 30era bitartean. Goizeko 9:00tatik eguerdiko 13:00tara, bi txandatan banatuta.
-
Guztira 288 haur. 6 haurrez osatutako 24 talde ezberdinetan. Bi txanda.
- Prezioak: 77 euro (lehenbiziko txandak); 47 euro (bigarrengo txandak).
Leitzaran Abentura:
- 2007 eta 2010 bitartean jaiotakoak.
- Lehenengo txanda uztailaren 5tik uztailaren 16ra. Bigarren txanda uztailaren 20tik 30era.
- 24 nerabe txanda bakoitzean.
- Prezioa: 77 eurotakoa.