Andoaingo Udal Musika Eskolan izena emateko epea zabalik dago

Aiurri 2021ko mai. 6a, 10:48

4 eta 6 urte bitarteko haurrei zuzendutako tailerrak eskaintzen dituzte, baita helduentzako ikastaroak ere.

Basterotik zabaldu duten oharraren arabera, "jolasa eta dibertsioaren bidez musikarekiko zaletasuna pizteko lehen aukera dute haurrek: erritmoko-jolasak, dantza-koreografia, ahots-entonazioak, kontzertu didaktikoak, instrumentuen hastapena, e.a. Instrumentuen eskaintza zabala da: akordeoia, gitarra, gitarra elektrikoa, baxua, pianoa...". Musika Eskola ez da haurrei eta gazteei zuzendutako eskaintza soilik. Helduentzat eskaintza zabala dago. Izen-ematea zabalik dago, hilaren 14ra arte.

Telematikoki edo aurrez aurre egin daiteke. Aurrez aurre egiteko Bastero Kulturguneko leihatilara jo behar da. Ordutegia: Astelehenetik ostiralera, 10:30etatik 13:00etara, eta arratsaldez, 16:30etik 19:00etara.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!