Etxebarria, Peruarena, Laskarai eta Valle artisten lanak, Basteron ikusgai

Xabier Lasa 2021ko mai. 6a, 14:07

Lau euskal artista piktorikoen artelanak ikusgai egongo dira Basteron, bihartik aurrera. Gonzalo Etxebarria (Bilbo, 1954), Patxi Laskarai (Lekunberri, Nafarroa Behera, 1967), Oaia Peruarena (Bera, 1972) eta, Iker Valle (Andoain, 1976) dira horiek. Etxebarriaren espresionismoa, Peruarenaren abstrakzioa, Laskarairen Iratiko basoko argazki ilunak eta Valleren naturaren margolan interpretatiboak eta brontzezko eskulturak biltzen dira Espazio Kuttunak izenburuko erakusketan. Nahiz eta bakoitzak bere ekarpen plastiko oso modu pertsonalean garatu, beraien lanetan naturaren presentzia (itsasoa, mendia, basoa) azaleratzen da ugari; argi eta ilunaren arteko elkarrizketak ikusi daitezke horietan.  

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!