Andoain final erdietara igaro da Herriartekoan

Aiurri 2021ko mai. 10a, 11:57

Andoainek bi partidetatik bakarra irabazi zuen, baina joaneko partidak irabazi izanagatik final erdietara igaro da. 

Larruzko paletan Ibon Altunak eta Koldo Poncek jokatu zuten. Pasa den astean bezalaxe, norgehiagoka bikaina jokatu zuten eta aurkariak guztiz menperatu zituzten (21-35). Hasieratik gehiago izan ziren andoaindarrak eta horrela erakutsi zuten partida osoan zehar. Arrate frontoiko luzera ondo baliatu zuten Altunak eta Poncek.

Bigarren partidan, berriz, ezin izan zute garaipena eskuratu Aritz Rekaldek eta Xabi Alkortak (40-35). Oro har, partida berdindua izan zen, baina aurkariak azken txanpan gehiago izan ziren. Hala ere, final erdietara igaro dira Andoaingo pilotariak, Mateo Ponceren gidaritzapean eta Ibai Iradi ordezko gisa. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!