Ostiralean elkarretaratzea egingo da Goikoplazan 2020ko Greba Orokorreko gertakariak salatzeko

Aiurri 2021ko mai. 12a, 10:16

Maiatzaren 14an arratsaldeko 18:00tan elkarretaratzea egingo da Goikoplazan 2020ko urtarrilak 30ean jazotako gertakariak salatzeko. 

Greba Orokorraren harira egindako ekintzetan hiru pertsona identifikatu eta 1.500 euroko isuna ordaindu behar izan zutela azpimarratu du Andoaingo Greba Komiteak. Ez hori bakarrik, mementoan identifikatu gabeko 11 herritarrei ertzain etxetik deitu zieten ikertuak izango zirela esateko. 

Gauzak horrela, Andoaingo Greba Komiteak hainbat herritarrek jasandako errepresio poliziala salatu nahi dute ostiraleko elkarretaratzean.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!