Ainhoa Ozaetaren aldeko ekimena egin dute Goikoplazan

Aiurri 2021ko mai. 28a, 21:30

Euskal presoaren aldeko ekimena egin da Goikoplazan eta 13 urteren ostean gartzelatik irteteko garaia dela aldarrikatu dute herritarrek, lagunek eta senideek. 

Badira 13 urte Ainhoa Ozaeta Frantzian atxilotu eta espetxeratu egin zutela. Gaur egun, Reauko espetxean dago eta bisitarako joan-etorria egiteko ia 1.700 kilometro egin behar dira. Gauzak horrela, hainbat herritarrek egoera hori salatu dute, eta espetxetik ateratzeko eskatu. Horrez gain, ekimenean senideek eta lagunek parte hartu dute; baita dantza egin eta musika jo ere. Ez hori bakarrik, Ozaetak espetxetik bidalitako audio-mezua entzuteko aukera eduki dute bertaratutakoek.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!