Herriko merkataritza eta ostalaritza bultzatzeko kontsumo bonuak

Xabier Lasa 2021ko eka. 4a, 14:25

Andoaingo Udalak 75.000 euroko balioa duten 1.500 kontsumo-bonu kaleratuko ditu datozen egunetan, herriko merkataritzari eta ostalaritzari bultzada emateko asmoz. 50 euro balioko du bakoitzak, eta 25 eurotan erosi ahal izango dira, Salkin elkarteak Agustin Leitza 11 kalean daukan egoitzan. Kanpainaren aurkezpena, bideoan:

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!