AEK-k aurrematrikula epea zabaldu eta azterketak prestatzeko udako ikastaroa eskainiko du

Aiurri 2021ko eka. 10a, 16:36

Datorren ikasturtera begirako aurrematrikula zabalik dago Andoaingo AEKren eskutik. Abantailak: %5eko deskontua, ordaintzeko malgutasun handiagoa eta taldeak osatzerakoan lehentasuna. Ekainaren 25ean amaitzen da epea.

Udan B2 eta C1 azterketak prestatzeko ikastaro trinkoa eskainiko dute ere. Uztailaren 5etik 29ra, astelehenetik ostegunera. Ordutegia: 9:00-13:00. Irailean errepasorako ordu batzuk. Prezioa 139 eurokoa izango da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!