Plax Andoain

Txoko desberdinak arakatzen

Plax Andoain 2021ko mai. 21a, 09:45
Testigantza1. Txoko desberdinak- ©nexu!2020

Maia 38 urte lekukotzak 

Bikotekidea izan ala ez, emakume askori kezkatzen die bagina-sarketa egiteko zailtasunak, minak edo beldurrak berak. Maiak honela kontatu digu Plax! Sexu eta bikote aholkularitzan izandako esperientzia.

erredakzioa andoain

“Emaginak arrazoi fisikorik ez zegoela esatean, nire ezintasuna hareagotu egin zela onartu behar dut. Orduan, zergatik ezin dut koitorik praktikatu jende normalaren pare? Zergatik dut mina sentitu beharko nukeen plazerraren ordez?”

... txoko desberdinak arakatzen lagundu zidan, kezkak, desioak, jendea ezagutzeko bide desberdinak, ligatzeko modu sanoak... eta guzti honek, urteetan gainean neraman zama pixkanaka arintzen lagundu zidan. Inongo trauma ezkutukorik bilatzeko ahalegin handiegirik egin gabe, sexuarekin eta sexuaz par egiten ere ikasi nuen, garrantziarik kendu gabe, nire bizitza ezintasun horren konplejutik ateratzea ahalbideratu zidan”

...

“Lagunartean bageunde bezala, sexologoak erne entzuten ninduen, lanketaren nondik-norakoa markatu ohi zidan, ekintza garbi bat proposatu eta etxerako-lanak egitera bidaltzen ninduen hurrengo saio arte. Argi baitago bidea norberarena dela, eman beharreko pausuak ere bai, baina benetan gaiari buruz dakien baten eskutik joateak, zer esango nizuke bada, ez du preziorik! “

...

“Eta agian guztia bere onera etorri dela irakurri nahiko zenuke azken lerroetan, gizarte honetan estipulatua dagoen sartu-atera horretan ez dudala inogo oztoporik sentitzen, guztia konpondu nuela duela bi urte izandako saio haietan, baina ez da erabat horrela. Edonola ere, lehen baino pixu gutxiago du orain niretzat. Dagoeneko ez naiz sexualki ezindu sentitzen, baditut beste hamaika aukera agian askok planteatu ere egin ez dituztenak".

Beldurra ematen digun horri aurre egiteko, argi izan behar dugu, ekiditen dugun hori ez dela txikiago egiten, modu ez proportzionatuan handitzen da, kontrara. Lehen pauso bat emateko unea iritsi dela sentitzen baduzu, dena aurrera!

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!