Udal gobernu taldearen balorazioa

Aiurri 2021ko uzt. 1a, 12:54

Ekainean bi urte betetzen dira udal korporazioak osatu zirenetik. Andoainen EH Bilduk irabazi zituen hauteskundeak, eta zazpi zinegotzi eskuratu. PSE-EE eta EAJ-PNV alderdiek eskuratu zuten gobernua, bederatzi zinegotzirekin duten gehiengoa baliatuz.

"Andoaingo Udalak baliabide tekniko, ekonomiko eta pertsonal guztiak erabili ditu egoerari aurre egiteko", horixe da Udal gobernuko kideek bi urteko balantzearen prentsa oharrean nabarmendu dutena. Izurritea aipatzea saihestezina baita, gizarte bizitzan bete-betean eragin baitu.

Udal administrazio orok lehentasuna horretan jarri du, baita Andoaingoak ere: “Udalaren lehentasunen artean, zaurgarritasun-egoeran dauden pertsonekiko hurbileko arreta eta zuzeneko harremana mantentzeko ekintzak nabarmendu daitezke; kaleak, hiri-altzaria edo erabilera komuneko eremuak garbitzeko eta desinfektatzeko lanak areagotzea; egutegi fiskala birdefinitzea, epeak luzatuz eta erraztasunak emanez; eta autonomoei, merkataritzari, ostalaritzari eta antzekoei zuzendutako laguntza-lerroak abian jartzea”.

Martxan daudenak

Martxan daudenak, hedabideetara bidalitako oharrean:

  • Andoain elkarlanean dinamika eta aurrekontu parte-hartzaileen abiatzea.
  • Terraza eta itxituren ordenantza eguneratzea.
  • Jubilatuen Etxean egindako hobekuntzak.
  • Andoaingo dendetan eskola-materiala erosteko laguntzak.
  • Leitzarango parkeari lotutako "Turismo aktiboaren" eskaintza indartzea edo "Via Ferrata"ren berehalako irekiera.

Bidean datozenak

  • Pertsona autonomoentzako edo lehen mailako mendekotasuna dutenentzako eguneko arretarako zentroa abian jartzea.
  • Biribilgune Rikardo de Arregi eta Agustin de Leitza artean.
  • Pump-track ibilbidea.
  • Oria eta Leitzaran ibaien garbiketa eta leheneratzea.
  • Erraldoien konpartsaren gomazko lehen figurak.
  • Komun publikoak eta haur-parkeak udalerriko auzoetan ireki edo berritzea.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!