Ingurumenarekiko kontzientzia piztea helburu duen erakusketa kolektiboa zabaldu dute Bastero Kulturgunean

Jon Ander Ubeda 2021ko uzt. 7a, 19:43

Arreseygorrek eta haren ikasleek kontzientziak piztea ardatz duen erakusketa zabaldu dute. Eta horretarako berrerabilitako materialari heldu diote, itsasoa eta lurra estu dabiltzala ohartarazteko. Artelan eta koadroen erakusketa da, hainbat esaldi esanguratsuekin tartekatuta.

Gaur zabaldu dute, eta datorren uztailaren 30era bitarte irekita egongo da Bastero Kulturguneko erakusketa gela. Ordutegia ohikoa izango da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!