Urmuga ikuskizuna Andoainera iritsiko da

Aiurri 2021ko uzt. 23a, 10:10

Ostiral honetarako iragarrita dago Urmuga jaialdiaren emanaldia, Otietan. Mendizaletasuna eta musika uztartzen dituen ikuskizunera agertzeko Hiribus zerbitzu berezia ipini du Udalak.

Udalerria eta Otieta lotzeko autobus zerbitzu berezia etenik gabe ibiliko da arratsaldeko 17:00etatik 18:00etara. Ibilbidean geldialdiak egingo ditu Kaleberrian eta Zumea plazan. Azken bidaia Otietatik irtengo da, iluntzeko 20:30ean.

Txitxu Ruiz Kultura zinegotziaren ahotan, jaialdia "erronka logistikoa izango da herritarrak bertara oinez, bizikletaz edo Hiribusean hurbilduko baitira”.

Ingurua errespetatzeko deia

Udalak bertaratzeko asmoa dutenei toallak edo esterillak eramateko aholkua luzatu die, lurzoruaren hezetasunetik babesteko. Halaber, gogorarazten da ezin izango dela txakurrik edo maskotarik eraman ekitaldiaren eremura.

Erlazionatuak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!