Covid19 | Datuak egunez egun

Intzidentzia-tasa, ospitaleratzeak eta hildakoak bosgarren olatuan

Aiurri 2021ko uzt. 26a, 10:32

Andoainen bizi den Urko Vallejok C19Andoain orrialdean intzidentzia-tasa, ospitaleratzeak eta hildakoak elkar lotzen dituen grafikoa egin du. Irudia argia da, eta bertatik atera daitekeen ondorioa ere bai. Vallejoren hitzetan: “Adierazgarria da azken bi olatuetan izan den hildakoen beherakada, eta baita azken olatuan ingresatu kopuruan izan den beherakada ere”.

Urko Vallejok C19Andoain orrialdean informazio argigarria argitaratzen du, grafikoez hornituta.

 

Grafikoan ikusten denez, garai batean intzidentzia-tasaren eta ingresatuen artean lotura estua zegoen. Oraingoan intzidentzia askoz handiagoa da, eta ospitaleratuen proportzioa askoz txikiagoa da. Hildakoen kopurua nabarmen jaisten hais zen laugarren olatuan eta zainketa berezien unitatean ere antzeko fenomenoa antzematen da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!