Erabiltzaile askok eta askok aurreko urteko ildoari eusten diote, baina badira Allurraldera eta Arratera urtero batzen diren kide berriak. Eta baita eskaintza ezberdin batera salto egiten dutenak. Hori dela eta, Allurraldeko Udal bulegoetatik dagoeneko prest dute eskaintza berria.
2021-2022. ikasturtearen hasiera
- Igeriketa ezik, gainerako jarduera guztiak irailaren 22an hasiko dira.
- Igeriketa urriaren 1ean hasiko da.
Kasu guztietan ikasturtea 2022ko ekainaren 18an amaituko da.
Prentsaurrekoan adierazpenak
Oscar Mendo, Jarduera Fisiko eta Kirola lansaileko zinegotzia:
“Eskaintza askotarikoa da, herritar guztientzat. Pandemiari buruz indarrean dagoen araudia errespetatuz, neurri espezifikoak hartu dira”.
Maider Lainez, Andoaingo alkatea:
“Nahiz eta pandemia egoeran egon, oso garrantzitsua da kirola eta jarduera fisikoari eustea. Ea jendea animatzen den”.