San Esteban jaien ospakizuna, argazkietan

Aiurri 2021ko abu. 2a, 12:51

San Esteban Jai Batzordeak antolatuta, iraganeko San Esteban jaiei lotutako argazki erakusketa ikusga dago frontoian, abuztuaren 3a bitarte. XX mendeko 30eko hamarkadakoak dira zaharrenak, eta azken urteetan ateratakoak berrienak. Goiburuko auzotarrek zein kanpotik bertaratutakoek San Esteban jaiak nola ospatu izan dituzten erakusten du irudi sortak, izan zuri-beltzez izan koloretan. Erakusketa, egunotan ospatzekoak ziren jaien ordez antolatu den kultur egitarauren ekitaldietako bat da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!