Herriko emakume batek jasandako eraso matxista salatzeko elkarretaratzea deitu du Andoaingo Asanblada Feministak

Aiurri 2021ko abu. 31a, 20:20
2019ko martxoaren 8ko manifestazioa.

Astelehen arratsaldean herriko emakume batek jasandako erasoa salatzeko, elkarretaratzea deitu dute Goikoplazan. Ostegun honetan izango da, 19:00tan hasita.

Andoaingo Asanblada Feministaren adierazpena:

Astelehen arratsaldean gure herriko emakume batek jasandako eraso matxista ikusita, Andoaingo Asanblada Feministatik berriro ere emakumeen aurkako indarkeria salatu nahi dugu. Emakumeok egunetik egunera pairatzen dugun gaitza gizarte heteropatriarkal eta matxista baten ondorioa da.

Hori guztia dela eta, ostegunean elkarretaratzea egingo dugu Goikoplazan, 19:00etan.

Ez hemen ez Inon eraso matxistarik ez.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!