Abian da Andoaingo AEK-ko matrikulazio kanpaina

Aiurri 2021ko ira. 3a, 13:40

Hasi da Andoaingo AEKn matrikulatzeko kanpaina. Euskara ikasi nahiez gero jarri kontaktuan ondorengo testuan agertzen den telefonoen edo postaren bitartez. Adi, Andoaingo Udalaren edo Eusko Jaurlaritzaren bitartez dirulaguntza jaso dezakezu. 

Irailarekin batera abian jarri dute Andoaingo AEK euskaltegiko matrikulazio kanpaina. Gero eta gehiago dira euskara ikastearen hautua egiten dutenak, eta hala izaten jarraitzea nahi dute. AEKren esanetan, irakasleak bidelagun onenak dira, ahalegin handia egiten baitute ikaslearen beharretara egokitzeko. Horren isla da urtero izan ohi dituzten maila ugariak, bai aurrez-aurreko klaseetan eta baita autoikaskuntzan ere. Aurten ere aukera zabala dute eta ikasturte berria gogo onez hasteko nahia azaldu dute. 

Euskara ikasteko erraztasunak emate aldera dirulaguntzak ere eskuragarri egongo dira: batetik, Eusko Juarlaritzako laguntza jaso ahal izango duzu baldin eta maila egiaztatzen baduzu; bestetik, Andoaingo Udalak matrikularen %85 ordainduko du. 

Informazio gehiagorako andoain@aek.eus posta elektronikora idatzi edota 943 59 17 04 eta 688 74 66 43 telefono zenbakietara deitu. Andoango AEK-ko bulegoaren ordutegia honakoa izango da: 9:30-13:00/ 16:30-19:30

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!