"Ahaztuak Emakumeak" Andoaingo Guduari buruzko erakusketa, zabalik Basteron

Aiurri 2021ko ira. 11a, 11:06

1837ko Andoaingo Gudua emakumearen ikuspegitik islatzen duen erakusketa ostiral arratsaldean ireki zuten, Basteron. Antzezpen txikiak egin zituzten aurkezpen ekitaldian, eta kale antzezpenerako beharrezkoak diren jantzien jostunak erakusgelan bertan lanean aritu ziren. Emakumeek gerretan bizi behar izan dituzten zorigaiztoko bizipenak biltzen ditu erakusketak, batik bat. Makina bat argazki, ilustrazio, jantzi, armamentu, testu eta kronika topatuko du erakustokira hurbiltzen den ikusleak. Irailaren 25era bitarte zabalik egongo da erakusketa.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!