Joseba Arregiren aldeko meza igande honetan Andoainen

Jon Ander Ubeda 2021ko ira. 15a, 18:12

Andoaindarraren aldeko hileta-elizkizuna Bilbon izango da, ostiralean. Senideek bigarren meza antolatu dute Andoainen.

Joan zen asteartean zendu zen Joseba Arregi Aranburu andoaindarra. Azken urteotan Bilbon bizi zen. Hori dela eta haren aldeko hileta-elizkizuna ostiral honetan izango da Bizkaiko hiriburuan.

Josebaren anai-arrebek, bestalde, haren aldeko meza antolatu dute. Igande honetan izango da Andoaingo parrokian, goizeko 10:30ean hasita. Nahi duen andoaindarrak, beraz, Joseba herrian bertan agurtzeko aukera izango du.

Erlazionatuak

Joseba Arregi Aranburu zendu da

Jon Ander Ubeda 2021 ira 14 Andoain

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!