"Outlet kalean", ostiral honetan Andoaingo merkatalguneetan

Jon Ander Ubeda 2021ko ira. 15a, 18:17

"Bezeroaren astea" ospatzen ari dira, Salkinen eskutik. Egun hauetan herrian erosteak saria dakar.

Salkin elkarteak aditzera eman duenez, merkatari askok bat egingo dute "Outlet kalean" egitasmoarekin. Hauexek izango dira: Amabi, Gloss, Durazno, Alice, Mantegi mertzeria, Ormendi kirolak, Pottoko, Maindi optika, Xare oinetakoak, Iturbe oinetakoak, Gorostidi burdindegia, Gamer, Izeia, Pepi lentzeria, Tejidos Cisneros eta Gonzalez Sastre.

Eguraldiak lagunduz gero, salerosketa sustatzeko egun polita izango da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!