Denboraldiko kirol lorpenak aitortzeko ekitaldia egin da Zumea Plazan, "Mugitu Andoain" ekimenaren baitan, Andoaingo Udalak antolatuta. Besteak beste, Gazteleku Pilota elkarteko palako taldea nabarmendu dute (Gipuzkoako herri arteko pala txapeldunak aurten, eta 2009 -2017a artean zazpi aldiz txapeldun): Koldo Ponce, Aritz Rekalde, Ibai Iradi, Xabi Alkorta eta Ibon Altuna pilotariak eta Mateo Ponce entrenatzailea, hain zuzen.