Denboraldiko kirol lorpenak aitortzeko ekitaldia egin da Zumea Plazan, "Mugitu Andoain" ekimenaren baitan, Andoaingo Udalak antolatuta. Besteak beste, Andoaingo Txirrindulari Eskolako kadete mailako txirrindulariak (erlojuaren aurkako Gipuzkoako txapeldunak): Iker Ugartemendia, Ekhi Arrieta, Ganix Ormazabal, Markel Etxarri, Ohian Mitxelena eta Luis Beneitez eta Aitzol Zuriarrain entrenatzaileak, hain zuzen.