2021/12/20 17:30

Erotika lantegia

Erotika lantegia
Urigain Etxea, Andoain

Boteretsu senti gaitezke gure gorputza eta desirarekin indarrean gaudenean. Edozein adinetan, edozein gorputzetan, energia hori berreskura dezakegu. Erotika lantegi honek ahalmentzeko bidea izan daiteke, sentitzen duguna azalerazteko eta desiratzen duguna bilatzeko. Sozialki emakumeoi kontrakoa gogopetu zaigu: gure nahiari eusten, desira kontrolatzen, ez erabat izaten… eta adin batetik aurrera asexualtzat jotzen gaituzte.

Lantegian bestelako bidea egingo dugu. Desiraren aukerak zabalduko ditugu, abaniko bat zabaltzen den bezala: energia sexuala ezagutu, erotika globalean integratu, norberaren historia pertsonala kontuan hartuz eta zainduz. Eta jolastu, umeak bezala, gure ligatzeko eta fantasia moduekin jolastu eta barre egin. Askatzailea baita bizitza, eta ez bekatu!

Dinamizatzaileak: Clara Wolfram

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!