2021/10/26 17:00

Elektrizitate lantegia

Elektrizitate lantegia
Urigain Etxea, Andoain

Ekin masari, ekin autonomiari eta autogestioari, ekin argiari! Ez al dabil entxufea? Argi puntu gehigarri bat jarri nahi duzu gelaren batean? Gustatuko al litzaizuke zure argiztapena Led-era aldatzea? Nazkatuta al zaude etxean konponketa txikiak egiteko laguntza eskatu behar izateaz? Zure egunerokotasunaren kudeaketa zerorrek bideratzearen aldeko apusturik egiten al duzu? Autosufizientziarako, ohiko genero-rolak hausteko, jakin-mina pizteko eta elektrizitatearen inguruan ere autonomia gehiago lortzeko elektrizitate-lantegia da hau. 

Dinamizatzailea: Paz Carbajosa Dalmau

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!