"Formal formal" erakusketaren irekiera ekitaldia

Xabier Lasa 2021ko urr. 4a, 13:26

Ane Azkona, Sandra Cuesta, Jone Laspiur eta Larraitz Torres arte-garaikideko sortzaileen lanek osatutako Formal formal erakusketa ireki zuten Basteron, joan den ostiralean. Erakusketak ikusleak sorkuntzaren partaide bilakatu nahi ditu. Ekitaldian, Txitxu Ruiz kultura zinegotziak eta erakusketan parte-hartze zuzena duten zenbait sortzailek hartu zuten hitza.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!