Sorabillako eta Goiburuko frontoiak erabiltzeko arauak ezarri ditu Udalak

Aiurri 2021ko urr. 4a, 18:18

Sorabillako eta Goiburuko frontoiak herritar ugarik erabiltzen dute, esku pilotan, frontenisean edota palaz ibiltzeko; gauzak horrela, Udalak arau multzo bat ezartzea erabaki du.

Arauen artean nabarmenena ordutegi arauak dira: soilik goizeko 09:00tatik 22:00tara jokatu ahal izango da eta gehienez ordubete jokatzeko aukera edukiko dute norbait zain egonez gero. Gainera, erretzea, alkohola kontsumitzea, edatea eta frontoian jatea debekatu dute. Animaliarik ere ez da onartuko. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!