SGAE elkarteak Oiartzabal musikaria nabarmendu du

Aiurri 2021ko urr. 5a, 14:37
Oiartzabal bere emazte Maria Luisa Zuriarrainekin eta Jon Bagües eta Pello Leiñena Eresbil elkarteko iraganeko eta oraingo zuzendariekin, Bilbon gaur.

SGAE egile eta editoreen elkarteak Joxe Mari Oiartzabal musikaria omendu du gaur, beste zenbait egileekin batera. Elkarteko horrek, bazkide gisa 50 urte egin dituzten kulturgileei aitortza egin nahi izan die Bilboko Campos Eliseos antzokian gaur eguardian egindako ekitaldi nagusian.

Oiartzabalekin batera, honako sortzaileei eman zaie “Egileen giltza” izeneko oroigarria: Julen Ezkurra (Izartza, 1930), Manuel Sagarna (Hernani, 1935), Pascual Barturen (Bakio, 1936), Enrique Fernandez de Garaialde (Altsasu, 1939), Sabin Lopez de Guereño (Bilbao, 1941) eta Carlos Zubiaga (Bilbo, 1941).

Ekitaldi berean, Alfonso Sastre idazle eta antzerkigileari hil osteko ohorezko domina eskaini diote.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!