Urki dantza-taldeak antolatuta, "Dantza" filma ikusgai Basteron

Aiurri 2021ko urr. 14a, 12:05

Ostiral honetan 19:00tan hasiko da emankizun berezia, Telmo Esnal zuzendariaren parte hartzearekin.

Badira arrastoa uzten duten filmak, eta euskal zinemagintzan horietako bat da "Dantza" izenekoa. Telmo Esnal zuzendariaren aspaldiko nahia zen dantzari lotutako filma egitea, eta egitasmo horretarako Koldobika Jauregi artista eta Juan Antonio Urbeltz adituaren laguntza izan zuen.

Horrez gain, Euskal Herri osoko dantzariek parte hartu zuten egitasmoan. Tartean, Urki dantza taldeko kideak. Bizitzaren zikloa irudikatzen duen filma osatu du, dantza ezberdinak sinbolo gisa hartu da. 2018ko Zinemaldian izan zen estreinaldia, eta, geroztik, arrasto sakona utzi du dantzazaleen artean.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!