Andoaingo Erraldoi eta Buruhandien Konpartsaren kalejira, hilaren 23an

Aiurri 2021ko urr. 17a, 09:00

Goizeko 11:00tan Zumea plazatik abiatuko da eta 12:00tan Goikoplazara iritsiko dira. Bertan, erraldoien dantzarekin eta pertsonaia bakoitzaren kontakizunarekin ekitaldia antolatuko dute.

Kalejira egingo dute berriro, 2019ko San Juan jaietako irteera hura gogoan hartuz. Pandemia tarteko ez da kaleko ekitaldirik izan, eta urriaren 23an erraldoiak eta buruhandiak gertutik ikusi, ukitu eta sentitzeko aukera izango dute haurrek.

Ekitaldian bertan erraldoien figura txikiak aurkeztuko dituzte. Aurtengoan bikote bat aurkeztuko dute eta datorren astetik aurrera salgai egongo dira Ernaitza, Stop, Delgado, Anita, Pottoko eta Amabi merkatalguneetan.

Konpartsaren inguruko eskuorria, bestalde, etxeetara iritsiko da hurrengo egunetan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!