2021/11/12 20:30

De Gernika a New York pasando por Berlin, antzerkia

De Gernika a New York pasando por Berlin, antzerkia
Bastero Kulturgunea, Andoain

Antzerki-proposamen honek lehen pertsonan kontatzen du Jose Antonio Agirrek Europa okupatuan zehar egin zuen bidaia epikoa, 1937an halabeharrez erbesteratu zenean. Bidaia zirraragarria, etengabeko hausnarketa politiko eta humanista, estatu-politikari aparta eta nekaezina izan zenak egindakoa. Atzerrian ere, borrokan jarraitu zuen euskal herritarren eskumenak eta autogobernua berreskuratzeko.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!