ETB2ko Nos echamos a la calle saioko kazetari eta kamerak Andoainen izango dira gaur arratsaldean; hain zuzen, Aitor Albizuak y Ane Ibarzabalek aurkeztuta, 17:45ean hasi eta 20:00etan amaitzen den magazinea hurbilduko da herrira. Iragarri dutenez, egurrezko figura txikiak (arraunlariak, Sanferminetako korrikalari eta zezenak, zaldi lasterketako jockeyak eta zaldiak, artzaina eta artaldea…) haizearen bitartez mugiarazten dituen Emiliano Mateos elkarrizketatuko dute. Aldi berean, Zuena emakumeen elkarteko kideekin mintzatuko dira, eta elkarte bereko Gipsy Dance taldeak erakustaldia egingo du Goikoplazan.