2021/11/11 19:00

Martin Ugalderen mendeurrena: Sari banaketa

Martin Ugalderen mendeurrena: Sari banaketa
Bastero Kulturgunea, Andoain

Martin Ugalde idazlearen mendeurrenak bat egingo du haren izena daraman ipuin lehiaketaren XXV. edizioarekin. Hitzordu seinalatua, urte berezian. Andoaingo Udalak 1996az geroztik antolatzen duen ipuin sariketa 10-17 urteko gazteei bideratuta dago. Aurtengoan, gainera, Beterri-Aiztondo-Buruntza eremuko ikasleengan arreta berezia ipini dute, haiei guztiei zabalik baitago lehiaketa. Sari-banaketa ekitaldia azaroaren 11n egingo dute, iluntzeko 19:00etan hasita, Basteroko auditorioan.
Txitxu Ruiz zinegotziak aurreratu zuenez, “lehiaketa dagoeneko erreferente bilakatu da". Eta baieztapen hori indartzeko datu zehatza eskaini zuen. Aurtengoan, denera, 127 lan aurkeztu dituzte lehiaketara. Eta zinegotziaren ahotan, "guztiak oso maila altukoak”. A kategorian (10-11 urte) 34 lan aurkeztu dituzte, B kategorian (12-13 urte) 36, C kategorian (14-15 urte) 25, eta D kategorian (16-17 urte) 32 lan. Urteurreneko edizioan irabaztea berezia izango da parte-hartzaileentzat.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!