2021/11/15 19:00

Martin Ugalderen mendeurrena: Aurkezpena

Martin Ugalderen mendeurrena: Aurkezpena
Bastero Kulturgunea, Andoain

Anjel Lertxundik 1997an Martin Ugalderi buruz idatziriko glosak berrargitaratzeari ekin dio Andoaingo Udalak. Lertxundik berak heldu dio lan horri, eta 1997. urtetik aurrerako Martinen bizialdiarekin osatu du. Emaitza "Martin Ugalde mendeurrena. Herriminaren prosak" izeneko liburua da.
Azaroaren 15ean, 19:00etan hasita, liburuaren aurkezpena egingo dute. Eta bertan izango da Anjel Lertxundi. Udaleko Euskara sailak ekitaldira bertaratzeko deia luzatu du: "Anjelen aurkezpenarekin gozatzeko".
Euskaldunon Egunkarian Mikel Aldalurrek lehen edizio hartako deskribapena egin zuen: "Hiztegi moduan, A-tik Z-rainoko bidea eginez antolatu zituen Lertxundik glosa hauek eta, bidean, irakurleak zerbait gehiago ikasteko aukera du Ugalderi buruz. Lehen esalditik hasita –Denon askatasunak egiten gaitu libre– irakurlea harritzea, liluratzea eta Ugalderekiko miresmena areagotzea lortzen du Lertxundik".
2021eko liburua 1997koaren edizio eguneratua da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!