Urnietako Guria taberna-jatetxeko nagusiek Andoaingo Txitibar negozioa erosi dute

Aiurri 2021ko aza. 4a, 14:32

Karrazedo Lizeaga sendiak erosi du Zumea plazako negozioa, eta hilabete barru edo zabalduko dute. Egun hauetan moldaketa ezberdinak egiten ari dira Txitibarren.

Nerea, Iker eta Egoitz anai-arrebak esperientzia handia metatzen ari dira ostalaritzan. 1987an martutenen dagoen Mikel negozioa hartu zutenetik, ostalaritzaren alorrean bidea egin dute.

Urnietako Guria taberna-jatetxea eta pentsioa bere gain hartu zuten, eta 2020an Donostiako Txomin-Berrin dagoen Ibaialde. Urtea amaitu baino lehen Txitibar taberna-jatetxearen ardura hartuko dute.

Urriaren 18tik itxita dago Txitibar jatetxea. Otegi familiak 2004an ireki zuen, eta uste baino lehenago segida izango du negozioak.

Urnietako Guria.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!